Our DNA

Filosofia

Ez gara guruak.
Ez daukagu formula majikorik.
Ezta zure arazo guztientzako erantzunik ere.
Ezingo zaitugu ilargiraino eraman.
Eta ez dizugu ke hutsik salduko.
Izan ere, txosten luze eta erabilizanetatik ihes egiten dugu.
Baita zentzugabekeria hutseko “zenbait eta gehiago, hobe” pentsamoldetik.
Argi dugu zer ez dugun izan nahi.
Baita zerk egiten gaituen desberdin ere.
Talde-lan kolaboratibo eta kreatiboan sinisten dugu.
Zure antzeko postuetan dugun eskarmentua gure eguneroko lanera eramaten.
Beti gardentasun eta gertutasun printzipioetan oinarrituz.
Gurekin lan egitea, hori bera da: ez zure aurrean, baizik eta zure ondoan egotea.
Lokatzetaraino sartuko gara. Batzuetan agian gehiegi.
Baina ez dugu beste modurik ezagutzen zure enpresarako soluziorik egokienak lortzeko.

Zure hizkuntzan

Hizkuntza berdina baino gehiago.

Ulertuko zaitugunaren lasaitasuna izango duzu gurekin. Izan ere, industria munduan urte luzeak daramatzagu, zuk bezala.

Elkarrekin

Estrategiatik egikaritzera arte elkarrekin egingo dugu lan.

Zure alboan, barrutik; elkarrizketa, behaketa eta lan-tailerrak burutuz,

Gure metodo propioari jarraituz.

Nazioarteko eskarmentua

Eta ikuspegi globala

Aktiboki parte hartu dugu Europa, Asia eta Amerikako hedapen eta finkatze proiektuetan.

Metodologia kolaboratiboa

Gure berezko metodologiarekin egiten dugu lan:

Kolaboratiboa, gertukoa eta design thinking tekniketan oinarritua.

Behaketa eta elkarrizketa askorekin.

Espezialista-sarea

Espezialista on, profesional eta askotariko egitura likidoa dugu gure alboan, proiektu bakoitzaren beharretara hoberen egokitzeko.

b+d

Loinaz Errezola
Estrategia zuzendaritza

Begirada zorrotza, zailtasun denari erraz itxura emateko.

Nagore Sierra
Irudi zuzendaritza

Ohikoa dena ezohikoa bihurtzeko gustu paregabea

Nagore

Ohikoa dena ezohikoa bihurtzeko gustu paregabea

Marketin eta Merkataritza Kudeaketako Zuzendaritzako lizentziaduna naiz, eta Enpresa Publizitate eta Komunikazioko Masterra ere egin nuen, ESIC-en, Madrilen. 20 urte baino gehiagoko esperientzia dut brandingean, marketin industrialean, korporatiboan eta komunikazioan, bai agentzian, bai industrian. 5 urtez Madril eta Donostiako agentziatan bezeroak kudeatu ondoren, 2007an Marketin, Komunikazio eta RRPP arduradun izatera pasa nintzen Debolex Films ikus-entzunezko produktorean.

2009an jauzi bat egin nuen bezero alorrera eta Ikor Taldean hasi nuen etapa berri bat. Bertan, Marketin Korporatiboko saila sortu nuen.

Ordura arte ez zegoen halakorik, eta arloko arduradun gisa, Komunikazio- eta branding-funtzioak ere hartu nituen, Taldearen filial guztietan: Espainian, Txinan eta Mexikon.

2021. urtean, Loinazekin batera, proiektu berri bati ekitea erabaki nuen, gure talentuak batuz gure ezagutza beste enpresei eskaintzeko.

Loinaz

Begirada zorrotza, zailtasun denari erraz itxura emateko

Denbora hegan doa. Ia sinetsi gabe, 20 urte baino gehiago daramatzat estrategiaren, marketinaren eta komunikazioaren arloetan, bai AEBetan bai Europan. Horrez gain hizlari izan naiz Marketina, Brandin, Retail eta Teknologia Berrien inguruko hitzaldietan. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, nire ibilbidea publizitate agentzietan hasi nuen, besteak beste Tiempo BBDO enpresan, Barcelonan, Northwestern University-ko marketin masterra osatu eta Draft FCB Chicagon. Han nengoela, 2007an plangintza estrategikoan espezializatu nintzen. 2010ean Donostiako Kendu enpresan hasi nintzen. Bertan Marketin eta Estrategia zuzendari izan nintzen zazpi urtez, lehenengo, eta Experience Designeko zuzendari beste hiru urtez. 2021ean Nagorerekin batera proiektu propio bati ekitea erabaki nuen, gure marketinaren ikuspegi osagarriak beste enpresa batzuen zerbitzura jartzeko.