Insiders
Proudly working side by side with our team-partners (a.k.a. clients)
Metodologia
Etengabeko bilakaera eta lankidetza duen ingurune batean metodologia propioaz hitz egitea ia utopikoa da, ezinezkoa dela ez esatearren. Gure kasuan, esperientzia bertute bihurtu dugu, eta proiektu txiki eta ez hain txikiei aurre egiteko funtsezko etapa batzuk ezarri ditugu.
Sarrerako diagnostikoa
Badakigu inori ez zaiola gustatzen medikuarengana joatea. Baina, guk behintzat, susmatzen dugu zerbait errezetatzen digutenean aldez aurreko azterketarik gabe.Denbora eta esfortzua eskatzen ditu, eta, batzuetan, egi batzuk aditzeak min ematen du. Baina soilik honela murgil gaitezke marka berri batean haseratik: berezi egiten duena ulertzeko, bere hobekuntza-arloak identifikatzeko eta elkarrekin bide berri bat egiten hasteko.
Zure neurrirako lan-plana
Ingelesez esaten den bezala, «One size doesn’t fit all». Marka, enpresa edo merkatu bakoitzak bere berezitasunak dituenez, gure aldetik beti jasoko duzu proiektu-plan pertsonalizatu bat, helburuak, timinga, baliabideak eta espero den emaitza jasoko dituena. Gainera, proposatutako ekintzak lehentasunaren, premiaren eta epe motz nahiz ertaineko itzuleraren arabera antolatuta egongo dira .
Aktibazioa
Buru-belarri sartuko gara gure ekintza-planarekin; baliabide guzti-guztiak gainbegiratuz, gauzatuz eta martxan jarriz. Brand storytellingetik hasi eta zure marka-nortasun berrira arte. Posizionamendu digitaleko plan batetik showroom berri batera. Hasieratik bukaeraraino.
Jarraipena eta prestakuntza
Zure alboan egon nahi dugu prozesu osoan zehar. “Amaiera” kontzeptua erlatiboa delako. Eta tresnarik onenak ez duelako ezertarako balio erabiltzen jakin ezean, edo behin martxan jarrita, funtzionatzen ari den ala ez jakin gabe.