Services

Marketin eta salmenta estrategia

Planak hausteko sortzen direla dakigun arren, merkatura iristeko modurik onena definitzen eta bideratzen lagunduko dizugu, epe ertain-luzerako markaren eraikuntza eta epe laburrerako emaitzak bistatik galdu gabe.

Branding & storytelling

Marka da enpresa baten DNA, guztiaren funtsa. Gure lana marka sendo eta bereizgarri bat lortzen laguntzea da, enpresaren jatorria, egungo errealitatea eta etorkizuneko proiekzio beharrei egokitua.

Salmenta materialak

Marketinaren eta salmenten arteko sinergia edozein enpresaren oreka zail bezain funtsezkoa da. Bi munduak batzen ditugu bezero eta testuinguru mota bakoitzerako baliabide eta diskurtso eraginkorrenak eraikitzeko.

Estrategia Digitala

Zure bezeroa berez da digitala eta kanal askoren bidez komunikatzen da. Horregatik, zure mezua eta markaren presentzia harekin komunikatzeko kanal guztietara eramateko modurik onenean lagunduko dizugu.

Retail eta Espazioak

5 zentzumenak kontuan izango dituzten esperientziak eta denboran iraungo duten espazio gogoangarriak sortzeko aukerarik onena.

Aktibazioak

Mundua azkar mugitzen den arren, bada aldatzen ez den egi bat: negozioak, beste ezeren gainetik, P2P izaten jarraitzen dute («people to people»). Ekitaldi intimo batean, topaketa birtual batean, edota azoka batean berriro parte hartzean, badakigu detaile txikienak ere axola duela.

Barne-marketina

Benetan sinesten dugu marketin estrategia on batek langile guztiak inplikatu behar dituela. Marka batek izan ditzakeen enbaxadorerik onenak direlako, azken finean.