Ametsetan
7 de December de 2022
Duela hainbat aste nire eskuetara iritsi zen herrialde ezberdinetako pertsonen ametsetan dauden desberdintasunak laburbiltzen dituen infografia zoragarri hau. Eredu zoragarria dela iruditzen zait, edozein produktu (eta ez dezagun esan, zerbitzu) nazioartetzea zein konplexua den laburbiltzeko.
Azken finean, marketina pertsonei buruz doa. Zerk mugitzen edo motibatzen gaituen, zerk eragiten digun barre edo negar. Gauza da, hori dena ez dela ezta unibertsala ezta globala ere. Testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoak ikuspegi desberdina ematen digulako. Beraz, kontsumitzaile potentzial gisa, markei dituzten konexio-palankak aldatu edo, gutxienez, zehaztu egitea behartzen dizkiegu.
Zortez, nazioartean hedatu nahi duten marketan lan egiteko beta izateaz gain, bertan lanean jarraitzen dugu gaur egun. Eta zorionez, marka horietako asko era oso arrakastasuan. Agian horrexegatik nazioartetzeak gauza erreza dirudi sarritan. Errealitatetik urrun. Nazioarteko marketin-estrategia arrakastatsua ez da egun bateko kontua, eta beharrezkoak dira, besteak beste, merkatua aztertzeko ahalegin handiak egitea, sarrera-partner onenez inguratzea eta zure balio-proposamena egokitzea, merkatu horretan ulerkorra eta garrantzitsua izan dadin.
Izan ere, nahiz eta 52 herrialdek sugeekin egin amets, 195 herrialde daude munduan.