
Luxuari buruzko gogoetak
18 de October de 2022
Duela gutxi bezero batekin ari ginen luxuari buruz hizketan. Zeri deitzen diogu edo deitu beharko genioke luxua, konnotazio positiboak edo negatiboak dituen, edota kontsumo-marka premium bat luxutzat har daitekeen baldin eta kontsumitzaile gehienen eskura egon.
Eztabaida hori oraindik irekia dago gure artean.
Definizioz, luxu hitzak hainbat adiera ditu ugaritasunarekin edo fintasunarekin lotuta, eta balio horiek, kontzeptu gisa mugatzaileak direnak, marka jakin batzuetara mugatzen dute nahita ez luxua.
Hala ere, pertsonei benetako luxua zein den galdetzen badiegu, askok esperientzia paregabeak bizitzeaz, bidaiatzeaz, osasunaz edo denbora bezalako ideiez hitz egingo dute.
Izan ere, hiztegian luxuak bosgarren adiera bat badu, eta hori da, zalantzarik gabe, nire gogokoena: “Pertsona edo gauza baliotsua, ohiz kanpokoa edo apartekoa.”
Bila dezagun lantzen ditugun markak, hala kontsumokoak hala industrialak direla ere, baliotsuak, ohiz kanpokoak eta apartekoak izatea. Benetako luxuzko markak izatea, ez duten prezioagatik, ematen duten balioagatik baizik.