Kafe baten boterea

7 de October de 2022

Josean Rodríguez, Adegiko Ekintzaileen Foroko zuzendariari hartu diogu maileguan titular hori, izan ere sarritan erabiltzen du negozioen munduan norbaitekin kafe bat hartzea bezain erraza den zerbaitek norabidea alda diezazukeela islatzeko. Hori bera gertatu zitzaigun Brandand-en: gure proiektua ez zen eskuzapi batean jaio, baina bai kafe katilu baten inguruko elkarrizketa batean.
Batzuetan, burbuila digital honetan ahaztu egiten zaigu kolaboratzaile, proiektu partekatu, bezero edo edonolako aukera onenak ingurune erlaxatu, desinteresatu, hurbil eta, batez ere, gizatiar batean sortzen direla. Zorionez, Tabakaleran kafetegi zoragarria dugu; beraz, elkar ezagutu nahi baduzu, aitzakia ederra duzu.