
Esperientzia ahaztezina garagardoaren munduan
3 de June de 2022
Joan den maiatzaren 31n Brewers Forumean parte hartzeko zortea izan genuen, hau da, Europako garagardogileen foro nagusienean. Lehen aldiz gainera Madrilen ospatu zen, Espainiako Garagardogileen Elkartearen 100 urteurrena ospatzeko. Hau dena gutxi ez balitz, bertan gure bezero kuttun den Naparbier enpresari buruz hitz egiteko aukera izan genuen, bereziki haien nazioarteko distribuzio-estrategia aurkezteko. Branded gure enpresarentzat oso momentu berezia izan zen. Ez soilik Naparbier-ekin partekatzen ditugun marka baloreengatik, baizik eta gure estrategia eta marka-lanaren lehen fruituak aurkezteko aukera izan genuelako. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Juani, gugan konfiantza izateagatik, craft munduan egin digun murgiltze bikainarengatik eta garagardo on baten atzean dagoen guztia baloratzen irakasteagatik.
Proust!