Enpresari hitzaren esanahia zabalduz

22 de June de 2022

Batzuetan, enpresa-foro handiek txiki sentiarazten gaituzte. Gure proiektua ez da makroenpresa bat, eta ez dugu huste inoiz hala izango denik. Baina gurea bezalako ETEak bizirik gaude eta merkatu-koiunturak handiek bezala jasaten ditugun arren, gutxitan ematen zaigu ahotsa. Atzo Elkargiren 32. enpresa-topaketan izan ginen, eta izugarri gustatu zitzaigun ikustea, nahiz eta oraindik herabeki, Dantz Pointen adibidearen bidez, proiektu txiki eta berritzaileei ikusgarritasuna eman zitzaiela, goi-maila politiko eta instituzionalen aurrean. Aldaketa geratzeko iritsi da. Gero eta gehiago, enpresa-proiektu fresko, sortzaile eta dibertigarriak bhear ditugu; elkarlanean eta modu eraikitzailean lan egiteko bertutea ulertzen eta baloratzen dutenak, gauzak egiteko modua aldatzeko giltzarri gisa. Hemendik goresten dugu pixkanaka baina pausu tinkoan, aldaketa sozial eta enpresari hauek lehen ustekabeko ziren esparruetara iristen direla ikustea.